E-paper zorroa:
BLOGAREN LABURPEN OROKORRA:
Ikasturte honi amaiera emateko, ikasgai honetan zehar landutako arlo eta kontzeptu bakoitzaren laburpen txiki bat egitea egokiena iruditzen zait.
Lehenengo egunetan zehar, haurtzaroari buruz egon ginen berbetan klasean eta beraz egindako lehengo sarrera eskolako bizipenei dagokio. Lehenengo sarrera honetan Lehen Hezkuntzan zehar bakoitzak bizitako esperientzen inguruan hitz egin behar izan genuen, eta etapa hori errepresentatzen zuten argazkiak erabili genituen.
Hurrengo sarrerak, Heziberri 2020 dokumentuaren inguruan hitz egiten du. Bertan, Euskadiko curriculumari buruzko informazioa agertzen zaigu. Klasean, denen artean dokumentu honen inguruan aritu ginen eta aurretik ez genekizkien hainbat gauza barneratu genituen. Hau, Euskal Herria Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dekretu legedia da, LOMCE-rekin batera.
Jarraian, konpetentzien sarrera daukagu, klasean Jose Moyak emandako hitzaldiaren bitartez landu genuena.
Ostean, kultura bisualari lanketa eman genion. Kasu honetan, bi argazkien konparaketa bat egin behar izan genuen, haurtzaro eta hezkuntzarekin erlazionatuak.
Ondorengo sarreran, curriculum moten inguruan hitzen egin genue. Eta honetaz gain, zehaztapen maileei azalpena eman genien. Bertan, 4 zehaztapen maila nagusiak plazaratu genituen eta bakoitzaren ezaugarriak azaldu genituen. Bestalde, klasean egindako aurkezpenen laburpena egin genuen, gure klasekideek burutatako aurkezpenen inguruan, alegia.
Jarraitzeko, taldeka klasean kartografia batzuen aurkezpenak egin genituen, metodogologia aktiboa irudikatzen zuten irudiak azalduz. Horretarako, guk pasarte moduko bat erabili genuen.
Bukatzeko, ebaluazioaren inguruan hainbat puntutan sakontzen zuen liburu baten kapitulu pare bat irakurri ditugu eta horren hasunarketa eta puntuen sakonketa burutu dugu.
Bukatzeko, ebaluazioaren inguruan hainbat puntutan sakontzen zuen liburu baten kapitulu pare bat irakurri ditugu eta horren hasunarketa eta puntuen sakonketa burutu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario