domingo, 28 de mayo de 2017

Buenas Prácticas Docentes Lopez-Pastor & Perez-Pueyo


EBALUAZIOA:


1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación

1.1 "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasle batek “ebaluazio” terminoa erabiltzen duenean, adierazi nahi duena da notak jartzearen prozesua eta hau gertatzen da betidanik bizi izan dutena delako. Baina beharrezkoa da ulertzea bi kontzeptu hauen esanahia ez dela berdina. Ebaluatu dezakegu inolako notarik jarri edo kalifikatu gabe eta hori egiten denean da ematen dira ondorio gehiago ikasleen ikaskuntzan.

1.2 Duela bi hamarkada, literatura internazionalean ikuspuntu pedagogikotik ikusita ebaluazio mota desberdinak aurki daitezke “ebaluazio formatibo” kontzeptu orokorrean batuz.
Erreferentzia egiten dio helburu nagusi moduan  ikaskuntza-irakaskuntza hobetzea duen ebaluazio prozesuari. Definizioa: Ebaluazio prozesu guztiak zeintzuen helburua ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzea da. Funtzioa: Balio du ikasleek gehiago ikasi dezaten eta irakasleek hobetu lan egiten ikas dezaten. Beste modu batera esanda, helburu nagusia ez da ikaslea kalifikatzea, baizik eta ikasleak hobetu eta gehiago ikasteko nola lagundu diezaiekezun esatea eta modu berean, baliogarria izatea irakasleentzako gero eta hobeto euren lana egin dezaten. (gure ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea, gure irakasle papera hobetzea, gure ikasleekin geletan garatzen  ditugun ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzea).

Azken urteetan, autore batzuk erabiltzen ari dira “ikaskuntzara bideratutako ebaluzioa”-ren kontzeptua “ebaluzio formatiboa”-ren hobekuntzarako.
Ebaluazio hezigarria: bilatzen du hausnarketa egitea ikaskuntza propioaren inguruan, gutxinaka ikaslea izateko bere ikaskuntza prozesuetan kontrol handiagoa garatuko duena. Bilatzen dena da, ikasleak kontziente izatea nola ikasten duen eta zer egin behar duen ikasten jarraitzeko. Hori dela eta, “ikaskuntzara bideratutako ebaluzioa”-rekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu eta “benetako ebaluazioa”-rekin, garrantzia handia ematen diotelako ikaslearen inplikazioari ikaskuntzarako ebaluazio prozesuetan.
Benetako ebaluazioa: ezaugarriak: teknika desberdinak erabiltzen ditu ahalmen eta konpetentzia desberdinak ebaluatu ahal izateko, egoera errealean aplikatu daitezken ikaskuntza ebaluazioetan zentratzen da, ebaluazio formatiboa erabiltzen du, ebaluatzen du bai produktua bai prozesuaren kalitatea ikaslea gehiago ikaskuntza prozesuan gehiago inplikatzeko; ikasleak badaki ze modutan izango den ebaluatuta eta horrek bere interesa eta motibazioa handitzen ditu eta denbora gehiago behar du planifikatzeko eta praktikara eramateko.
Osatutako ebaluazioa: Benetako ebaluazio honen ezaugarri bat da. Azterketen bidez ebaluatzearen kontrako planteamendua izango litzateke hau. Osatutako ebaluazioa, suposatu behar du ikasleen integrazioa gelan aurrera eramaten diren ebaluazio prozesuetan. Honek behar duen informazioa eman behar du azkenengo kalifikaziora salto egiteko froga asko egin gabe edo minimo bat eginez.
Hautazko ebaluazioa: erreferentzia egiten dio metodologia tradizionala gainditzen saiatzen diren ebaluazio metodoei, froga sinpleak eta azterketak egitean oinarritzen direnak, helburua kalifikatzea izanik.

Ebaluazio formatiboa aurrera eramateko instrumentuak:

  1. Irakaslearen kuadernoak.
  2. Irakaskuntzako jarduera espezifikoak, esate baterako; laborategi praktikak, ikaskuntza priektuak, aire libreko praktikak, tailerrak, etab.
  3. Ikaslegoaren ekoizpenak eta ikaslegoaren jazarpen fitxak (irakasleak erabilitako behaketa fitxak ikaskuntza prozesuaren jazarpen sistematiko bat aurrera eramateko).
  4. Autoebaluazioko prozesuak (rubriken bitartez edota ebaluazio gidoiak adibidez), berdinen arteko ebaluazioa eta partekatutako ebaluazioa. Normalean tresna zehatzen erabilera eskatzen da, unitate didaktiko bakoitzarako eta ikasgai bakoitzerako egokituak.
  5. Hezkuntza ikerketarako edota ebaluaketa sistema ebaluatzeko dinakikak eta zikloak. Irakaslearen formazio profesionalean eta garapen profesionalean oinarritutako dinamikak dira. Prozesu mota hauek aurrera eramango ditu irakasle taldetan lan egiten duen irakasleak, praktika propioei buruz egiten diren ikerketen inguruan lan egiten duen irakasleak, etab. Baztuetan baita ere landu egiten dira Gradu Amaierako Lanetan, Master-eko Amaierako Lanetan, etab. Azkenik, hiruhileko bakoitza bukatzerakoan erabiltzen den ebaluazioko berezko sistemaren ebalizuazioari egiten dio erreferentzia, pixkanaka pixkanaka hobetzen joateko.

Ebaluazio formatibo eta partekatuko ebaluazioaren (compartida) abantailak honako hauek dira:

  1. Ikaskuntza prozesuan ikaslearen motibazioa eta inplikazioa hobetu egiten da.
  2. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan sortzen diren arazoak denborarekin zuzentzeko laguntza eskaintzen du, eta modu honetan ikaslearen ikaskuntza prosezuen hobekuntza bultzatzen du, ikasgelan aurrera eramaten diren iraskuntza prozesuak esate baterako.
  3. Berarengan ikaskuntzam esperientzia bat eskatzen du.
  4. Ebaluazio modu logikoena da irakaslegoa ikaskuntza sistema dialogikoan oinarritzen denean.
  5. Analisi kritikoaren eta auto-kritikaren kapazitatearen garapena errazten laguntzen du.
  6. Ikaskuntza prozesuetan ikaslearen ardura eta autonomia garatzen ditu, eta modu honetan ikasleak estrategien garapenean potentzial handia lortzen du.
  7. Errendimendu akademikoa hobetu egiten da.

Hainbat ikerketen emaitzek erakusten dute mota hauetako ebaluazioek ikaslegoaren ikaskuntzan hobekuntzak ekartzen dituela, hala nola;  arrakasta-tasak eta errendimendu akademikoa.

Gainera, aurretiko formakuntzazko irakasleentzako ere onura asko ekartzen ditu sistema honek; hala nola, ebaluazio sistema hau konpetentzia profesionalak bereganatzen laguntzen du eta lana era orekatu batean kurtsoan zehar hobeto antolatzen eta banatzen laguntzen du.

Esan beharra dago hau ez dela beti berdina. Dozente bakoitzak era batera interpretatzen du eta bere testuinguruaren arabera moldatuko du. Horregatik, irakasle bakoitza propioa den sistema bat eratu eta praktikan jartzen du.

1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.  

Partekatutako ebaluazioaz hitz egiten dugunean, irakasle eta ikasleen arteko prozesu dialogikoei egiten diegu erreferentzia, ikaskuntza prozesuei eta irakas-kaskuntza prozesuei buruz ari direnean. Mota hauetako “dialogoak” indibidualak edota taldekakoak izan daitezke. Ingelesez hitz hau “Co-assessment” izango litzateke, nahiz eta beste esanahi desberdin bat izan. Kasu honetan, hitz honek adierazi egiten du irakasleak autoebaluzio eta koebaluazioko kontzeptuak birpazatzen eta kontrolatzen dituela, lanaren kalifikazioa egiteko.  

4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta kontzeptuen arteko loturak adierazi.

Heziberri 2020 dekretuak zer ikasi nola eta noiz ikasi galderari erantzuten dio besteen artean; hau da, edukiez (mailaka eta zikloka), konpetentziaz eta helburuz osatuta dago besteak beste. Horretaz gain, hauek nola ebaluatu behar diren ere definitzen du eta hau hain zuzen izango da helduko dugun puntua honako honetan.

Horrela, Heziberri dekretuan agertzen den ebaluazioaren  eta aurretik azaldutako kontzeptuen artean lotura bat dagoela adierazi dezakegu. Heziberririren arabera, ikaslea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari eta prozesu honen emaitzei buruzko informazioa eskuragarri izan behar du, lortutako baliabideen eta konpetentzien berri izan dezaten. Hori horrela, honek ebaluazioa aurrera eramateko modu ezberdinak (normatiboa, kriteriala, diagnostikoa, sumatiboa...) eta motak ezberdintzen ditu hurrengo hauek direnak :
  • Hasierako ebaluazioa erabiltzen da ikasle bakoitzaren egoera pertsonala nolakoa den ikusteko eta horrela irakasle bakoitzak esku hartze desberdin bat izateko ikasle bakoitzarekin. Ebaluazio diagnostikoa ere deitua.
  • Prozesuaren ebaluazioan, ikasleak haien prozesuen eta garapenaren buruzko informazioa lortuko du. Horretarako oso baliagarria den metodologia bat Feddback-a da.  
  • Amaierako ebaluazioaren bitartez irakasleak kalifikazio baten bitartez ebaluatzen du ikasleak, eta honek ikasturtearen hasieran jarritako arauen  bitartez burutuko da.

Dena den, ebaluazio motaren aukeraketa ikastetxeak egingo du, betiere arau orokorrak errespetatuz eta zentzua erakutsiz.
Ikasle batek ikasi duena eta ikasi ez duena jakiteko helburuarekin ebaluazio irizpideetan eta lorpen adierazleetan oinarrituko gara, eta hauen bitartez konpetentziak eta edukiak ebaluatuko ditugu.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.

2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa -  Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]

Ebaluazio irizpideak: Ebaluazio irizpide hitzak entzutean burura datorkigu ikasleak ikasgai bakoitzean bete behar dituen emaitzak edo konpetentziak direla. Baina dirudienez, haiek beste izen bat dute ``irakaskuntzaren emaitzak´´. Hauek ikasle bakoitzak kurtsoan zehar bete behar duen materia multzoa osatzen dute.  Horregatik ebaluazio irizpideak zer diren azaltzea ez da erraza, izan ere, ezta kalifikatzeko modua ezta ikasgai bakoitzak burutu behar dituen konpetentziak zer ikusia dute termino horrekin. Azken finean, ``ebaluazio irizpideak´´ ez erabiltzea da komenigarriena, haren ordez aipatutako esanahiak aurrera eramateko.  

Ebaluazio baldintzak: hauek ikasleei aukera ematen diete egindako ekintzak baloratuak izateko eta aspektu horiek betetzea ezinbestekoak dira. Adibidez, ikasleak egunero joan behar da klasera irakaslea feed back-a bueltatzeko eta egunerokotasun hori ebaluatu ahal izateko.
Ebaluaziorako jarduerak:  Jarduerak ez daude egindak ebaluaziotik kanpo geratzeko, baizik eta ebaluatze prozesu horretan ikasteko eta hobetzeko, gero kalifikatuak izateko. Azken finean ebaluaziorako jarduera erabiltzen da ikasleen ezagutzak, kapazitateak eta konpetentziak zeintzuk diren jakiteko eta horrela, ebaluatze formatibo bat emateko. Hauek prestatuta daude ikasleen helburuak konprobatzeko eta metodologiaren egoera kontrolatzeko.
Ataza-jarduera: ataza jarduera baten bitartez ikasle baten emaitzak aztertu ditzakegu bere ikasketen eta ebaluazioaren ondorioz. Adibidez: idazlan bat, ahozkoa power point baten bitartez, laburpen bat, etab. Batzuetan jarduerekin nahastu ahal ditugu, baina ez dira berdinak. Gainera, ikastetxe batzuetan ataza guztiak eskatzen dira txosten baten bitartez.

Ebaluazio teknika-prozedimendua: teknika honen bitartez irakasleak jarduerak aztertu eta begiratuko ditu zein instrumentu kondizionatu dituzten jakiteko, eta horren ondorioz helburuak eta konpetentziak lortu diren jakiteko ala ez. Adibidez: behaketa sistematikoa, produkzioen analisia, etab.
Behaketa sistematikoa: Honen bitartez, jarduerak analizatzeko ezinbesteko behaketa da. Hala ere, ez du balio edozein ekintzarako, bakarrik momentuan ebaluatu egin ahal direnak edo egunerokotasun bat eramaten dituztenak.
Ahozko hartu-emanak: guzti hauek zer ikusia dute klase kideen artean ematen diren elkarrizketekin. Baina ez haien artekoak, baizik eta prestatua dagoen eztabaida batean, asanblea batean, etab. Hitz egiten ari duten gaia haien interesekoa bada, irakasleak haien ahozko konpetentziak ebaluatuko ditu eta horri buruzko informazio guztia jasoko du. Berriz, ez bazaie gaia gustuko, ikasleen parte hartzea hartuko du kontuan.
Probak: beharbada proba bat ezagunena den kontzeptua da, ikastetxeetan ohikoena delako: idatzizko azterketak. Hauek hainbat modutan egin ahal daitezke, test, galdera sorta, garatzeko galdera, etab., baina guztiak daukate helburu berdina, ebaluatzea. Horregatik metodo berri bat sustatu nahi dute, azterketak bultzatzen baina modu desberdin batean, ikasleak azterketekin ere ikasteko. Adibidez: azterketa egin ondoren bueltatu ikasleei txarto dagoena haiek zuzentzeko.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Erabilgarria da batez ere ikaslearen prozedura indibiduala ebaluatzeko. Horretarako hainbat baliabide hartu ahal ditugu kontuan: koadernoa, taldeko txostenak, etab. Talde honek proposamen berriak aztertzen ditu, hala nola, eztabaida baten parte hartzea.


2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.
Ebaluazio instrumentuak dokumentu edo errekurtso batzuk dira ebaluazio aktibitate edo jarduera batekin binkulatzen direnak eta haien ezaugarriak baloratuko dira, bakoitzaren nibela kontrolatzen. Instrumentuen adibide batzuk aipatu ditzakegu:
-Errubrika: ikasle baten ekoizpenen ezaugarriak deskribatzeko balio dute.
- Kontrol zerrenda: bertan ezaugarri multzoaren aipamenak hartuko da kontuan.
- Estimazio eskala: eskala grafikoak, hitzezko eskala eta eskala zenbakidunak.
-Behaketarako gidoia: behatu behar diren puntu guztiak antolatzen dira eta informazio kualitatiboa emateko aukera dago.
-Galdera zerrenda: irakasleak ikasleei egindako galderak.

2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.


Ebaluazio irizpideak ikaslearen barneratze maila ikusteko balio zaizkigun baliabideak dira. Hauei esker ikusi dezakegu nola den ikaslearen aurrerapena ebaluatzen ari dugun arloaren zehar. Ebaluazio adierazleen bitartez ikusi dezakegu zeintzuk izango diren gure jokabide hautemangarriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario