Mostrando entradas con la etiqueta curriculuma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta curriculuma. Mostrar todas las entradas

martes, 2 de mayo de 2017

Curriculumaren zehaztapen mailak.


Sarrera honetan, aurreko sarrerari jarraipena emango diogu. Behin jakinda curriculum formalaz aparte ausentea, ezkutukoa eta erreala daudela, curriculum formalaren zehaztapen mailetaz hitz egingo dugu.

Hasteko, curriculumaren definizioa zein den berriz ipintzea aproposa iruditzen zaigu, ondorengoa dena:  ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma. 

Hiru dira curriculumaren zehaztapen mailak: 

1. Lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseinua da. Hau, marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Curriculum honen izaera gidatzailea eta preskriptiboa da eta hainbat egile ditu. Hauek Hezkuntza Administrazioaren barne daude ondorengoak direnak: Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) eta Erkidego konpetentziadunak. 
Hau aldian dagoen legeak baldintzaten du, oraingo honetan Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetako legea. Lehenengo honen edukiak edo osagaiak helburu Orokorrak, etapako Alor Kurrikularrak, alorretako helburu orokorrak, alorretako Eduki-blokeak eta orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak dira. Lehenengo zehaztapen maila honen adibidea, Heziberri 2020 dokumentua da. 

2. Bigarrena, ikastetxeko proiektu curricularra (I.C.P; P.C.C. )da. Hau, ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontutan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak dira. Hau zentro kokretu batentzat eraikia dago eta orokorra eta gidatzailea da. Honen arduraduna ikastetxe taldea da: Edukien irakaskuntza, koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko. Bigarrengo hau, Oinarrizko Curriculum Diseinuaren eta ikastetxearen errealitatearen menpe dago. Curriculum zehaztapen maila honi dagokionez, eduki batzuk lantzen ditu: Zikloetako Helburu Orokorrak, Edukien saila eta sekuentziazioa, metodologia orientabideak, espazio eta denbora antolatzeko irizpideak, material didaktikoa eta azkenik, ebaluazio irizpideak. Curriculum honen adibide bat, edozein Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastola bateko curriculuma izan daiteke; izan ere, ikastetxe guztiek mota honetako bat izatearen beharra daukate.


3. Hirugarrena, Gelako Porgramazioa izango lirateke. Honetan, heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa da, non hauek ordenatuta daude eta sekuentzializatuta azaltzen dira. Bere izaera didaktiko- Antolatzailea da; hau da, talde jakin batean irakaskuntza- ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea da. Honen egilea edo arduraduna irakasle taldea izango da, hain zuzen, ikastetearen irakasle taldea edo ziklo eta maila jakin bateko irakasleak. Baldintzatzaileak kontuan hartuta esan dezakegu, dokumentu hauen baldintzatzaileak ikasgelako programazioa eta gizabanakoen ezagutza dira. 

Edukiak hurrengo hauek dira: zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak, ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa, ikaskuntzaren denboralizazioa, ebaluazio jarduerak eta erabili behar den didaktikako materialen antolaketa. 



4. Laugarrena, Banakako Egokitzapen Curricularra (C.E.I)-(A.C.I.) da. Honek hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena da. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke. Bere izaera Didaktiko- Antolatzailea da, aniztasunari ematen diolako trataera. Honen arduraduna, gela konkretu batean dauden irakasle- tutore eta espezialistak dira, Heziketa Bereziko irakasleen laguntzarekin. 

sábado, 18 de febrero de 2017

José Moya, Konpetentziak.

José Moya, Konpetentziak: 

Jarraian José Moyak konpetentzien inguruan emandako informazioaren ideia nagusiak azaldu eta garatuko ditugu. 

Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin. 

DeSeCo (2005) txostenak konpetentzien inguruan ematen duen definizoa ondorengo hau da: "Konpetentzia ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino gehiago da. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan."
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006), ondorengo hau esaten du: "Pertsona guztiek behar dituztenak, garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktiboa izateko, eta gizarteratzeko eta lana lortzeko. Gazteek konpetentzia giltzarrian behar bezain beste garatuta izan behar dituzte, helduarorako prestatuta egon daitezen, eta hauek etengabe garatu, mantendu eta eguneratu beharko dituzte, ikaskuntza esperrua etengabea izan dadin."
Heziberrik ondorengo hau aipatzen du: "Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikotan."
Bestalde, José Moyak "konpetentziei" ondorengo definizio hau ematen die "Es la forma en que una persona moviliza todos sus recursos para resolver una tarea en un contexto determinado." Ondorioz, asko jakiteak ez du esan nahi konpetenteagoa denik. Konpetentea izango da bere baliabide guztiak eginkizun jakin batean ondo erabiltzen dituenean. 

José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

José Moyak esaten duenaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu barnean, eta hauek, ezinbestekoak dira pertsona baten ikaskuntza prozesuan. Josek dio herrialde hauetan oinarrizkoa edo funtsezkoa hiru kondizioetan oinarrituta egongo dela. Lehenengoa, hezkuntza guztien eskura egon beharreko zerbait izan behar du, eta horrela ez bada, ez da oinarrizko zerbait. Honen arabera, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Hau da, honek ezin ditu hoberenak aukeratu, guztie laguntzea izan behar du bere betebeharra. Honek adibide bat jartzen du "Niri ezin didazu 8-9 urteetan zehar zeozer ikasten egotera behartu, eta urte horiek pasata horretarako ez dudala balio esan." Beraz, lehen aipatu bezela, hezkuntza guztien eskura edo ahalmenetara egokitua egon behar du. Bigarren kondizioari dagokionez; funtsezkoa edo oinarrizkoa deritzogun hori bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu. Eta azkenik, hirugarren kondizioa; funtsezkoa den oro bizitzan zehar ikasten jarraitzen lagundu behar dit. 

1997an "Conducta" ikaskuntza motari garratzia eman zitzaion Ley General de Educación legearekin, 1990 an., LOGSE legearekin, "comportamiento" eta "capacidades" ikaskuntzei garrantzia eman zitzaien eta azkenik, konpetentziei (ikaskuntza mota bezala sartzea ezinbestekoa dena) 2007an, LOMCE legediarekin, garrantzia ematen zaio.

Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia. 

Aurretik azaldu bezela, Josek 8 ikaskuntza mota bereizten edo azpimarratzen ditu, Europako herrialde guztiek adostatutakoak, eta aldi berean, pertsonak batek derrigorrezko ikasketak behin amaituta jakin beharrekoak. 
Ikaskuntza hauek hiru irizpide edo kondizioen arabera adostuak izan dira: Lehenengoak azpimarratzen du denon eskura egon behar duela. Honen inguruan Moyak esaten du hezkuntza ezin dela selektiboa izan, hau da, ezin dituela jakintsuenak edo hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Dena den, teoria hori ez da errealitatean ikusten. LOMCE legeak DBHko antolaketa burutzen duenean ikus daiteke justo kontrakoa egiten duela. Hau da; lege honek, DBH-ko azkenengo etapan ikasleak banatu egiten ditu, alde batetik ikasteko "balio" dutenak, eta bestetik "balio" ez dutenak. Balio dutenak batxillergoa egitera joango dira eta gainerakoak, ordea, erdi graduko zikloak edo FP-ak burutuko dituzte. 

Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko. 

Moyak esaten duenaren arabera, ebaluatzeko orduan bi balditza dira kontuan hartu beharrekoak; alde batetik, informazio iturria egotea eta bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egotea, eta irizpide horiek area kurrikularraren barnean egongo dira, hau da, oinarrizko konpetentziekin erlazionatuta egongo dira. Informazio iturriei dagokienez, ahalik eta egokienak aukeratu behar ditugu (datu egokienak, soluzioak... eskaintzen dizkigutenak). 
Heziberri dekretuak ondorengo hau azpimarratzen du: Zehar konpetentziak eta diziplina barneko konpetentziak, hau da, oinarrizko konpetenzia guztiak, konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian ebaluatuak izan behar dira, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza xedeak erdiesteko.