Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza berrikuntzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza berrikuntzak. Mostrar todas las entradas

sábado, 13 de mayo de 2017

KARTOGRAFIAREN LABURPENA

KARTOGRAFIA LABURPENA

Gure kartografian bi metodologia desberdin adierazi ditugu azal-hegal batzuk erabilita. Hauen gainean gure ustez gaur egun daukagun metodologia irudi batzuen bitartez adierazi dugu eta hauen atzealdean, ordea, guretzat metodologia aktiboa dena irudi batzuen bitartez adierazi dugu.



Irudiak:

1- Lehengo argazkiari dagokionez ume baten pentsamendua adierazte izan da gure helburua, baina ume horren pentsamendua adierazten duen eremua zuriz, hutsik dago. Honek erreferentzia egiten dio umea hutsik dagoela pentsatzen denari, gaur egungo ikasketetxe gehienetan ikusten denari, hain zuzen ere. Hone azpian berriz kontrakoa irudikatzen duen irudia aurkitzen dugu, hau da, ume batek dituen aurrezagutzak kontuan hartzen dituen metodologia mota.

2- Bigarren irudian oinarritzen bagara ikasle pasiboeei errefentzia egitea izan da gure helburua. Hau da, haien parte hartzea, iritzia, ideak... kontuan hartzen ez dituen metodologiari zuzenduta dago. Honen azpian berriz, gure ustetan metodologia aktiboa irudikatzen duen agertzen zaigu. Bertan bi ume jarri ditugu haien ideiak, iritziak, galderak… sortzen.

3- Gaineko irudian irakasle bat ikus dezakegu klasea ematen eta galdera bat egiten. Galdera horren erantzuna irakasleak bera ematen du ikasleei horrela pentsatzeko aukerarik eman gabe eta haien hausnarketa sustatu gabe. Honekin guk irudikatu nahi izan duguna izan da eduki pasiboen transmisioa, dena emanda ematen dietela ikasleei eta ikasleak prozesuan parte hartzeko aukera eza duela metodologia honetan. Azpiko irudian berriz, ikasle bat argudiatzen marraztu dugu hausnarketa, autonomia eta edukiak erlazionatzeko aukera errepresentatzen duena. Ezagutzen erlazioa eta ikasleen arteko eta irakasle-ikasleen arteko ezagutzen trukapena garrantzitsua dela pentsatzen dugu eta umeekezagutzak eraikitzeko beren buruak kapasak ikustearen garrantzia ere azpimarratu nahi dugu irudi honekin.

4- Ondorengo irudiaren helburua eskolako gatazkak, edota arazoak adieraztea izan da helburua. Honen inguruan esan beharra dago eskoletan edota klaseetan ematen diren arazoak denon artean aztertzea eta konpontzea ezinbestekoa dela. Ikaskide guztien iritziak eta ideiak entzunez eta argudiatuz.

5- Jarraian aurkitzen dugun argazkiak gaur egungo ikastetxe gehienetan ematen den metodologia adierazten digu. Bertan irakasle bat ikus dezakegu “txapa” botatzen eta ikasleen betebeharra entzutea eta memorizatzea izango da. Hauek ezin izango dute zalantzan jarri irakasleak esandakoa. Beheko irudian, ordea, metodologia aktiboago bat irudikatu dugu, klasean emandako teoria praktikara eramatea helburu duena.

6- Gaineko irudian ume bat marraztu dugu aulkian lo geratzen ari dena, ume pasibo bat irudikatzearen helburuarekin. Ordea, azal-hegalaren azpian ume aktibo bat irudikatu nahi izan dugu. Lehenengoan, umeak irakaslearen azalpenak entzuten ditu baina ez du hauetan parte hartzen hauek ez ulertu arren; hau da, aulkian dago eserita ezer egin gabe. Ez du inolako motibaziorik, eta etxera iristerakoan klasean emandako guztia buruz ikasten du azterketa gainditzeko(ikaskuntza ez esanguratsua). Azpiko irudiko umeak ordea, ikasle aktibo baten irudikapena da. Honek, irakaslearen azalpenetan parte hartzen du, motibatuta dago eta horrek eragin oso positiboak ditu. Izan ere, ume honek galderak egingo dizkio irakasleari gehiago ikasteko helburuarekin, gauza berriak ikasteko. Gainera, momentu oro bere ikuspegia gaien inguruan emango du klase guztiarentzat eta eztabaidak sortarazi egingo dira. Ikaskuntza esanguratsua dago etaikaslea horren protagonista da.



7- Azkenengo marrazki honetan irudikatu egin dugu bi umeen arteko borroka bat, bata besteari kolpeka dagoen bitartean. Gatazkak beti egongo dira gela batean, horregatik guretzako puntu garrantzitsuenetariko bat da gatazken konponketaedo haien ibilbidea zehaztea, finkatzea eta, hezitzaile moduan, gidatzea haien kudeaketa. Horregatik, beheko irudian marraztu egin dugu irakasle bat eta alboan “gaur tertulia” ipintzen duen kartel bat. Horrekin irudikatu nahi dugu gatazkak kudeatzeko modu ezberdinen artean guretzako eraginkorra den bat, talde osoan debate bat sortzea. Argi dagoenez, gatazka guztiak ezin izango dira honela konpondu, horregatik garrantzitsua da erabiltzen dugun metodoa gatazka aurrera eramateko.



Bi metodologia hauetan irakasle ikasle eta eskolak rol desberdinak hartzen dira, ikusi dezakegun moduan. Hala nola, azal-hegalen gainean dauden irudietan ikasleak pasiboak, hutsik daudenak dira eta parte hartze eza daukatenak; “txontxongiloen” papera betetzen dute (paradigma kritikoa). Irakasleari dagokionez, ezagutza guztia dauka, modu autoritario batean jardun egiten du eta bera da ezagutza iturri bakarra. Eskolari dagokionez, curriculumean oinarritu. Gainera, harreman bertikala bermatzen da ikasle eta irakaslearen artean. Azal-hegalen azpian dauden irudiek irudikatzen dutenari dagokionez, ikaslearen papera nahiko aktiboa eta parte hartzailea izango da. Irakasleari dagokionez, aurrezagutzak kontuan hartzen ditu eta autoritarismo papera alde batera uzten du. (2.paradigma). Eskolari dagokionez, askatasun gehiago ematen die irakasleei bere dinamikak eta praktikak burutu ahal izateko.



Metodologia aktiboaren bitartez talde lana, ikasleen jarrera aktiboa, etab. bultzatzea izango da helburu nagusia. Horretarako klasean emandako eduki teorikoak praktikara eramaten ahaleginduko gara ikasleen ikaskuntza esanguratsua izateko. Hau burutu ahal izateko, irakaslearen papera guztiz aldatu egin behar da eta irakasleak berak jarrera aldatu. Metodologia aktiboa aurrera eramateko irakasleak askoz gehiago lan egin beharko du, baita ikasleak ere, eta horretaz aparte motibazio arloan sakondu ere.



Esan behar dugu guk planteatutako eredutik at geratzen den Flipedd Clasroom metodoa nahiko egokia eta ondo atera daitekeena iruditu zaigula. Honetan, umeak aurretik etxean lantzen dituzte klasean emango diren kontzeptuak eta gaiak baliabide desberdinen bitartez; hala nola, bideoak. Eta galderak izatekotan, hurrengo egunean klasean argitzen dituzte.





Konstruktibismoari dagokionez, aurkeztu dugun metodologia aktibo honen oinarria izan behar dela uste dugu metodologia hau lortu ahal izateko.

Konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera daezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanez.

ikaskuntza-prozesu honen barruan dauden lau pertsona garrantzitsuen ekarpenak azpimarratu nahi ditugu :

Hasteko, Vigotsky. Honek, irakaslearen rol aktiboari garrantzia jarri zion eta umeen autonomia sustatu nahi izan zuen. Beste alde batetik, ikasleak elkarreraginean gehiago ikasten duelaren ideia gehitu zuen.

Ausubel, berriz, ikaskuntza esanguratsuaz hitz egiten zuen azpimarratuz ezagutza berriak sortzeko aurre ezagutzak kontuan izan behar direla. Piaget, berriz, umeek dituzten ezagutzak desorekatu behar direla esaten zuen ezagutzen artean oreka berria sortzeko. Azkenik, Brunnerrek aurkikuntzaren bitartez ikasi behar dugula esaten zuen eta ikasleakproblemen aurrean jarri behar direla hauek ebazteko prozesuak bilatzeko azpimarratzen zuen.





jueves, 13 de abril de 2017

Aurkezpenen laburpena

Aurkezpenen laburpena


AURKEZPENEN LABURPENA



Martxoaren 13an gure gelakideek “AZKEN 200 URTEETAN ZEHAR IZANDAKO HEZKUNTZA SISTEMAREN ALDAKETA NABARMEN”-ei buruz hitz egin ziguten haiek prestatutako aurkezpen baten bitartez. Horrela, hemen guk haiek egindako lanaren laburpen bat aurkeztuko dugu:



Espainiako hezkuntza sistema etengabeko aldaketa batean murgilduta dago; izan ere, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragiten du.

Azken 200 urteetan hezkuntzan eman diren aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSErekin eta azkenik, LOE erreforma 2006an.

Hurrengo honetan, adierazitako 3 aldaketa sortzaile hauen ezaugarririk garrantzitsuenak azalduko ditugu era labur batean:



Hasteko, 1857ko Erreforma Liberala. “Moyano legea” deitutakoa, mende oso bat iraun zuen eta hezkuntza sistemari oreka ematea lortu zuen. Hezkuntzaren antolamendu guztia elizaren eskuetan zegoen eta soilik gizartearen zati bati eskainita zegoen. Aldaketa honekin, hezkuntza sistema 3 mailatan banatuta egotera pasatu zen: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza eta gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu zen: publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa. Lege honek izandako arazorik handiena: estratifikazio soziala eragin.



Ondoren, 1970 hasi eta 1990. urtean eman zen Hezkuntza Erreforma daukagu, LOGSE. Lege honen ezarpenean zegoen egoerari erreparatuz, gizarte eta hezkuntza arloetan desberdintasunak zeudela ikusi ahal da; eta gizarte aldaketa horren ondorioz hezkuntzan aldaketa baten beharra ikusi egin zen.

Erreforma honek hainbat lorpen bultzatu zituen: hezkuntza mixtoa (mutil eta neskak), derrigorrezko eta dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu zuen eta titulu ofizial bat eskaini. Dena den, honen helburua zen neska-mutil guztiak eskolatzea. Lorpenez gain porrota batzuk ere izan zituen lege honek; hala nola, arauen arloan arazoak sortu ziren, HHri arreta gutxi jarri zioten eta prestakuntza profesionalean gainbeherak eman ziren.



Amaitzeko, 2006ko LOE daukagu, hezkuntza arloan sortu diren hainbat legeetatik bizirik iraun duenetako bat. LOEk aldarrikatu nahi duena da: Hezkuntza sistema-egonkortasun bat finkatzea, ordena eta argitasuna jartzea eta printzipio batzuk jarriz soluzio berriak gehitu ahal izatea hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.

Lege hau Hezkuntzaren arazorik handienari konponbidea ematea, Hezkuntzan kalitaterik onena lortzea eta guztiontzat bidezkoa izatea espero da baina denborak esango digu iguripen guzti hauek lortzeko kapaza izango den ala ez.





Martxoaren 13an, gure gelakide batzuk erreformen inguruko aurkezpen bat egin ziguten. Hemengo sarrera honetan hitzaldi horren laburpen bat adierazi egingo da.

Erreforma, Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte curriculumean eragina izan dezaketenak. Hauek ez dute beti eragin ona hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontraerreforma deritzo” Adibide batzuk: LOGSE, LOCE, LOE eta gaur egun eman den LOMCE dira.



Erreformak, politikoki eman diren porrotei aurre egiteko helburuarekin sortzen dira eta eragina dute modelo ezberdinetan. Adibidez, modelo sozialean, modelo eskolarrean, modelo pedagogikoan eta gestio eta parte-hartze modeloan.



Jarraian erreformen porrotei buruz hitz egin zuten. Gai honetan eman zituzten adibideetako batzuk ondorengoak izan ziren: Irakaskuntzaren konpromezua eta prestakuntza, ezartze arazoak (Teorikoki erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira egokiak), diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma hezitzaileen bakardadea, etab.



Amaitzeko, konklusio bat atera egin zuten, erreformarik gabeko etorkizuna; hain zuzen ere.



Martxoaren 22an, klasean konstruktibismoa eta ikaskuntza motei buruzko aurkezpen bat egin zuten gure gelakide batzuk. Honi buruzkoa izango da hurrengo sarreran adieraziko dena, hain zuzen ere.



Lehenengo konstruktibismoari buruz hitz egin ziguten eta definizio bat eman ziguten, ondorengoa dena: ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz.



Ondoren, lau ikaskuntza mota azaldu zizkiguten: Harrera errepikakorra, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua.



Lehenengoan, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin konexiorik egin gabe. Bigarrenean, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eratzen dira. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza, azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena. Hirugarrengoan, subjektuak paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko  ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko. Azkenengoan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Honen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria eta irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.



Azalpenaren ostean, talde txikitan jarri ginen eta kontzeptu bakoitza egoera batera plazaratu genuen antzerki baten bitartez argi geratzeko helburuarekin.


Beste gelakide batzuk hezkuntza berrikuntzen inguruan egin zuten beste aurkezpen bat. Gai honen inguruan Carlos Magro-k dituen hainbat ideia esan zizkiguten. Esandako batzuk ondorego hauek izan ziren:



-       Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate ez baitute eragin positiborik.

-       Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta; informazio asko daukagu baina ezagutza falta zaigu.

-       Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den bezala.

-       Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.

-       Erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez sortu.

-       Aldaketa eskolan sortu eta honen onurako sortu behar da.



Gure gelakideek azalpen honekin aditu honen ideiak transmititzea zuten helburu.