jueves, 9 de febrero de 2017

ESKOLAKO BIZIPENAK


Txikitan izandako bizipen eta oroitzapenak.

Jarraian, txikitan bizitako zenbait momentu eta oroitzapen zuekin partekatuko ditut. Lehenik eta behin, nire burua pixka bat aurkeztuko dut. Miren Gorrotxategi naiz eta 1998ko Urtarrilak 20an jaio nintzen Bizkaian.  



Argazki honetan 4-5 urte inguruan nituen eta ikus daiteken bezala zuhaitz baten barruan sartuta nago. Esan beharra dago, argazki hau oso oroitzapen onak ekartzen dizkidala. Zuhaitz hau ez baita edozein zuhaitz, txikitan eskolarekin beti egiten baikenituen irterak basoetara, parkeetara, mendi txikietara... eta zuhaitz hau askotan joaten ginen parke batean zegoen. Ikus dezakezuen bezala, zuhaitzak zulo txiki bat zuen barruan sartzeko eta horrek kriston ilusioa egiten zidan. 


Bigarren argazki honetan, 5-6 urte izango nitun. Kriston oroitzapen onak ekartzen dizkit argazki honek. Nire eskolako patioan zeuden kolumpiotan pasatzen nuen egun osoa, gotik behera, behetik gora. Arrazti guztiak eskolako patioan igarotzen nituen, ez baitzuten ixten, bertan hainbat eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen baitzituzten. 


Ondorengo argazki honek eskolarekin egindako txango bati dagokio, eta ikus dezakezuenez klasekideekin agertzen naiz. Oroitzapen postiboak ekartzen dizkit, esate baterako, honelako irtereetan teorian landutako edukiak praktikara eramaten baikenituen. Adibidez, natur-zientzietan lantzen genituen hosto edo zuhaitz motak mendietan aztertuz eta ikertuz lantzen genituen.



Ondorengo argazki honetan, ikusi dezakezuenez mozorrotuta agertzen gara, eskimalez, hain zuzen ere. Ondo gogoratzen naiz inauterietatik gertu zeuden klaseak mozorroak egiteko erabiltzen genituela. Gainera, bakoitzak ez zuen bere mozorroa egiten, denok denona egiten genuen, taldeka, alegia. Hau da; 5 lepoko behar baziren 5 lepokoak egiten genituen eta ostean hurrengokoa egiten genuen. Modu honetan talde lana bultzatzen genuen eta denok erritmo berdina eramaten genuen. 





Ondorengo argazki honetan, ikus dezakezuenez siesta botatzen hari gara. Eskolan beti betidanik bazkaldu ostean siestara eramaten ginduten. Baina esan beharra dago argazki honek aurrekoak ez bezala esperientzia eta oroitzapen txarrak ekartzen dizkidala. Ondo gogoratzen dut, ez zitzaidala batere gustatzen siesta botatzea, lo hartzea izugarri kostatzen zitzaidalako eta nire klasekideei, ordea, ez.  






Aurrean ikusten duzuen argazki hau, eskolarekin egindako barnetegi bateri dagokio, Lupurriketari, hain zuzen ere. Oroitzapen nahiko positiboak ditut hainbat ekintza desberdin burutu baikenituen; jolas desberdinak, animaliak zaindu, eskulanak... 






Argazki honetan, ikus dezakezuenez, elurrean agertzen naiz. Bertan dagoena nire aita da. Ikastolarekin hainbat irteera egiten genituen eta haietako askotara gurasoak, irakasleak eta ikasleok joaten ginen. Argazki hau lehenengo irtereetako bati dagokio, Upora joan ginenean, Arrigorriagatik gertu dagoen mendi batera. Dena den, esan beharra dut, txikitan elurra gorroto nuela eta gaur egun ordea, oso gustoko dodala. 



Lehen aipatu dudanez, hainbat barnetegira joan ginen, haien artean; Lizarra. Bertan hainbat ekintza burutu genituen, argazkian ikus dezakezuenez, sukaldaritza. Ogia egin nuen lehenengo aldia izan zen, eta taldeka antolatu ginen lanean aritzeko.



Bukatzeko, txikitatik ezagutzen dudan lagun batekin agertzen naizen argazkia jartzea pentsatu dut. Lagun hau, 8-10 urterekin kanpora bizitzera joan behar izan zuen, horregatik argazki honek nahiko oroitzapen postiboak ekartzen dizkit. 




Bukatzeko, hauek izan dira Lehen Hezkuntzako etapatik atera ditzazkedan oroitzapen eta esperientzia nabarmenenak. Zuen gustokoa izan dela espero dut, eskerrik asko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario