jueves, 9 de febrero de 2017

DEKRETUAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK.


Dekretuan aurkitzen ditugun erantzunak...


Heziberri Euskal Herria Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dekretu legedia da LOMCErekin batera funtzionatzen duena. Jarraian honetan agertzen diren eta klasean bilatu ditugun hainbat galdera agertuko dira. 
Heziberri 2020 dekretuak erantzuten dituen galderei dagokienez, ondorengo hauek azpimarratu ditzazkegu; 

Dokumentua:

JARRAITUTAKO PAUSUAK:

Lehendabizi dokumentua gainetik arakatu dugu eta gero, eskema moduko bat egin dugu ze nolako galderak erantzuten dituen dekretuak ondorioztatzeko. Dekretuak bost galderei erantzuna ematen diela atera dugu: Zer, Nola, Zertarako, Noiz eta Nor galderei, hain zuzen ere.  


Zer? 117. orrialdean aurki dezakegu galdera honen erantzuna.

- Edukietan agertzen da. Edukien barnean ezaugarriak agertzeaz gain, bitan banatzen da; alde batetik lehenengo zikloko edukiak eta bestetik, bigarren zikloko edukiak. 


Nola?  112. orrialdean aurki dezakegu galdera honen erantzuna. 


- Metodologien bitartez erantzuten du. 


Zertarako ikasi? 117-118. orrialdeetan aurki dezakegu galdera honen erantzuna.

Oinarrizko konpetentzietan (zehar konpetentziak).  Ze banaketa? 5 multzotan eginda dagoen banaketan, ondorengoetan hain zuzen;ikasten eta pentsatzen ikasten, ekimenarako eta espiritu ekintzailerako, norbera izaten ikastea,elkarbizitzarako konpetentzia eta hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia; non bakoitzak bere osagaiak dituzten eta beste aldetik, diziplina barneko konpetentziak. Azken hauek zazpi dira: Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, Matematikako konpetentzia, Zientziako konpetentzia, Teknologiarako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, Arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra, berriro ere hauek beren osagaiekin.
Baita ere, helburuek erantzuten dute galdera hau, zeintzuk diziplina barneko konpetentzia bakoitzean azaltzen eta zehazten dira era desberdinetan eta informazio desberdina emanez (Irakasgaika banatuta).

Noiz?
- Ziklo maila eta etapa desberdinetan bereiztuta egongo da.
Nor?
- Familiataz, irakasleetaz, ikasleetaz, gizarteaz… hitz egiten du. (Testuingurua)

EBALUATU:

Ebaluazioaren inguruan ere hainbat galderei erantzuna ematen diela atera dugu, hain zuzen ere: Noiz, Nola, Zeren bitartez eta Zer galderei.

Noiz? 
 114 orrialdean aurki ditzakegu galdera honen erantzuna. 

Hiru atal edo etapa bereiz daitezke; 
-Hasierakoa edo diagnostikoa, dekretuan agertzen den moduan. (Adibide bat: OCDak Aurrera eramaten dituena PISA, beste bat errebalidak)
-Bitarteakoa edo formatiboa ere deitua.  Nola eramango zenukete aurrera hau?  Feedback-a emateko, edukiak barneratzen dituzten frogatzeko ekintzak  zuzenbidea emateko, bideratzeko)
- Eta azkenik, amaierakoa. (Honetarako instrumentuak? Azterteka adibidez). Amaieran egiten da.  

Nola: 115-116 orrialdeetan aurki ditzakegu galdera honen erantzuna.
Kasu honetan bi atal bereiz ditzakegu:

- Ebaliazio autentikoa: Ebaluazioaren ikuspegi honek bizitzako egoera zailak edo konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu.

- Testuinguruan erroturiko ikaskuntza: Ebaluatzeko metodo honek ikasleei ikasitakoak lortzeko eta bizitza errealean aplikatzeko aukerak eman nahi dizkie.
Bi ebaluazio mota bereizten ditu: Kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Zeren bitartez?

-Lorpen adierazleak eta ebaluazio adierazleak bereizten dira.  Bata bestea baino zehatzagoa da (7 diziplina mota desberdin daude). Lorpen adierazleak, zehatzagoak dira. Lorpen adierazleak adierazle batzuk dira eta ebaluazio irizpide horiek bete diren ala ez zehazten dute.

Zer?


- Konpetentzietan agertzen da. Bi mota bereizten dira, alde batetik, oinarrizko konpetentziak edo zeharkako konpetentziak eta konpetentzia diziplinarrak bestetik. Diziplinarrak ikusi behar ditugu zeharkakoa eman den ala ez ikusteko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario