José Moya, Konpetentziak:
Jarraian José Moyak konpetentzien inguruan emandako informazioaren ideia nagusiak azaldu eta garatuko ditugu.
Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen
definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen
Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
DeSeCo (2005) txostenak konpetentzien inguruan ematen duen definizoa ondorengo hau da: "Konpetentzia ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino gehiago da. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan."
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006), ondorengo hau esaten du: "Pertsona guztiek behar dituztenak, garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktiboa izateko, eta gizarteratzeko eta lana lortzeko. Gazteek konpetentzia giltzarrian behar bezain beste garatuta izan behar dituzte, helduarorako prestatuta egon daitezen, eta hauek etengabe garatu, mantendu eta eguneratu beharko dituzte, ikaskuntza esperrua etengabea izan dadin."
Heziberrik ondorengo hau aipatzen du: "Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikotan."
Bestalde, José Moyak "konpetentziei" ondorengo definizio hau ematen die "Es la forma en que una persona moviliza todos sus recursos para resolver una tarea en un contexto determinado." Ondorioz, asko jakiteak ez du esan nahi konpetenteagoa denik. Konpetentea izango da bere baliabide guztiak eginkizun jakin batean ondo erabiltzen dituenean.

José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak
aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza
legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza
mota bakoitzari?
José Moyak esaten duenaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu barnean, eta hauek, ezinbestekoak dira pertsona baten ikaskuntza prozesuan. Josek dio herrialde hauetan oinarrizkoa edo funtsezkoa hiru kondizioetan oinarrituta egongo dela. Lehenengoa, hezkuntza guztien eskura egon beharreko zerbait izan behar du, eta horrela ez bada, ez da oinarrizko zerbait. Honen arabera, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Hau da, honek ezin ditu hoberenak aukeratu, guztie laguntzea izan behar du bere betebeharra. Honek adibide bat jartzen du "Niri ezin didazu 8-9 urteetan zehar zeozer ikasten egotera behartu, eta urte horiek pasata horretarako ez dudala balio esan." Beraz, lehen aipatu bezela, hezkuntza guztien eskura edo ahalmenetara egokitua egon behar du. Bigarren kondizioari dagokionez; funtsezkoa edo oinarrizkoa deritzogun hori bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu. Eta azkenik, hirugarren kondizioa; funtsezkoa den oro bizitzan zehar ikasten jarraitzen lagundu behar dit.
1997an "Conducta" ikaskuntza motari garratzia eman zitzaion Ley General de Educación legearekin, 1990 an., LOGSE legearekin, "comportamiento" eta "capacidades" ikaskuntzei garrantzia eman zitzaien eta azkenik, konpetentziei (ikaskuntza mota bezala sartzea ezinbestekoa dena) 2007an, LOMCE legediarekin, garrantzia ematen zaio.
Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera
selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer
iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Aurretik azaldu bezela, Josek 8 ikaskuntza mota bereizten edo azpimarratzen ditu, Europako herrialde guztiek adostatutakoak, eta aldi berean, pertsonak batek derrigorrezko ikasketak behin amaituta jakin beharrekoak.
Ikaskuntza hauek hiru irizpide edo kondizioen arabera adostuak izan dira: Lehenengoak azpimarratzen du denon eskura egon behar duela. Honen inguruan Moyak esaten du hezkuntza ezin dela selektiboa izan, hau da, ezin dituela jakintsuenak edo hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Dena den, teoria hori ez da errealitatean ikusten. LOMCE legeak DBHko antolaketa burutzen duenean ikus daiteke justo kontrakoa egiten duela. Hau da; lege honek, DBH-ko azkenengo etapan ikasleak banatu egiten ditu, alde batetik ikasteko "balio" dutenak, eta bestetik "balio" ez dutenak. Balio dutenak batxillergoa egitera joango dira eta gainerakoak, ordea, erdi graduko zikloak edo FP-ak burutuko dituzte.
Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena
halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa
eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri
egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak
adierazten duena honekiko.
Moyak esaten duenaren arabera, ebaluatzeko orduan bi balditza dira kontuan hartu beharrekoak; alde batetik, informazio iturria egotea eta bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egotea, eta irizpide horiek area kurrikularraren barnean egongo dira, hau da, oinarrizko konpetentziekin erlazionatuta egongo dira. Informazio iturriei dagokienez, ahalik eta egokienak aukeratu behar ditugu (datu egokienak, soluzioak... eskaintzen dizkigutenak).
Heziberri dekretuak ondorengo hau azpimarratzen du: Zehar konpetentziak eta diziplina barneko konpetentziak, hau da, oinarrizko konpetenzia guztiak, konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian ebaluatuak izan behar dira, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza xedeak erdiesteko.