Haurtzaroa eta Irakaskuntza:
Gaur klasean, Otsailak 20, gure
haurtzaroaren eta irakaskuntzaren irudikapenaren inguruan bi argazki hautatu
behar genituen, eta jarraian argazki hauek aukeratzearen arrazoiak azaldu behar
izan genituen. Beraz, alde batetjk haurtzaroaren irudikapen eta bestetik
ikaskuntzaren irudikapena aurkituko dugu.
Honako hau da nik
aukeratutako argazkia. Bertan irakaskuntzaren inguruko errepresetazioa ikus
dezakegu, gaur egungo irakaskuntza, hain zuzen ere. Gaurkotasun hori hainbat
faktoreen arabera antzeman dezakegu, nabarmenena ordenagailuen eta aparatu
teknologikoen agerpena izango litzateke. Gainera, argi eta garbi ikus daiteke
ikasleek "apunteak" hartzen hari direla eta irakasleak esaten duenari
adi daudela. Bakoitzak bere buruaz arduratu behar du eta talde lana susatzen
denik ez dugu ikusten.
Bigarren argazki honetan haurtzaroaren eta gizarteak trasmitituako
rolen arteko erlazioa bultzatzea izan da nire helburua. Azken finean,
txikitatik, hau da, haurtzarotik barneratu digute emakumezkoen eta gizonezkoen
artean zenbait desberdintasun egon direla, bai izaerari, ekintzei (futbola
adibidez betidanik gizonezkoekin erlazionatu egin da), jostailuei, etab
dagokienez. Argi dago rol hauek gizartean orokorrean sortzen direla eta
barneratzen direla, baina nik uste dut eskolek lan eta eragin handia dutela,
eta pausu nabarmenak eman ditzazketela, rol hauek baztertuz eta apurtuz.
Horretarako klasean lantzen eta irakurtzen diren liburuetan dauden
edukiak eta rolen agerpena aztertzea ezinbestekoa izango litzateke. Eta rol
horiek plasmatzen ez dituzten liburuak, fitxak, pelikualak... lantzea izango
litzateke egokiena.
HAURTZAROA
ADIERAZTEKO ERABILITAKO IRUDIAK:
Dena den,
harutzaroa ez da berdina mundu osoan. Pertsona bakoitzaren egoeraren arabera
haurtzaroa modu batekoa edo beste batekoa izan daiteke. Gehienetan,
desberdintasun hau egoera ekonomikoaren eraginagatik izaten da. Ondorengo bi
argazki hauetan konparaketa argia ikus dezakegu.
Orokorrean, inkonzienteki "haurtzaro" hitza etzuten dugunean alaitasuna, poztasuna, askatasuna... datorkigu burura, hau da, lehenengo argazkiak adierazten duena. Bertan, 7-8 ume ikus ditzakegu, poztasuna eta askatasuna trasmititzen digutenak. Gainera, ikus daiteke arropa "txukunak", berriak, daramatzatela eta guztiak azal txurikoak direla. Hortaz aparte, argazkian ikusten diren koloreengatik orokorrean, argiak, deigarriak... alaitasuna eta giro ona trasmititzen dugu. Hau da orokorrean gaur egungo gizartean "hautzaroa" esaten digutenean burua etortzen zaiguna.
Dena den, horren
inguruan hausnarketa txiki bat egiten badugu eta haurtzaroa egoeraren arabera
desberdina izan daitekeela pentsatzen badugu hainbat arlo landu ditzazkegu.
Adibidez, lehenengoera eta bigarren argaziaren konparaketa eta desberdintasunak
argi eta garbi antzeman ditzakegu.
Bigarren argazkian
ikusten dugun umea, 7-8 urtekoa izango dela imjinatzen dut, lanean dagoela ikus
dezakegu. Gainera, argazkia irudikatzeko erabiltzen diren koloreak nahiko
ilunak dira eta umeak daraman arropak nahiko zikin eta zaharrak dela dirudite.
Beraz, argazki honek lehenengoa ez bezala tristura, askatasun eza, pobrezia...
irduikatzen digu.